Uztailak 2, osteguna
Donostian
(KURSAAL)
KOOPAKETA Gazte Kooperatibisten 2. Topaketa

KOOPERATIBISMOA GAZTETZEA ETA GAZTEAK KOOPERATIBETARA HURBILTZEA
Podcasta eta kontzertua
kooperatibista
dinamika
aukera
EGUNEKO PROGRAMA
9:15 Ate irekiera
9:15etatik aurrera Kursaal-ean egongo gara zuen zain! Tren eta autobus geltokiak gertu dituzue, baita Parking-a ere. Ez utzi iristearena azken momenturako.
9:30 Ongi etorria

ONGI ETORRIA
Zuzeneko Podcast-a hasiko da! Helenak, Malenek eta Aitziberrek topaketara ongi-etorria emango digute. Eguneko helburuak azalduko dizkigute, elkar ezagutzeko aukera pixkat gehiago edukiko dugu…sarrera txukuna prestatu dute.
9:45 Zer da lana gazteentzat? Ikerketaren emaitzak

IKERKETAREN EMAITZAK
Azken hilabeteetan gazteek lan egitearen inguruan duten iritzia jaso da makro inkesta batean. Zer den guretzat lana, nola ulertzen dugun, zer gustatzen zaigun, zer ez… eta topaketari testuingurua jartzeko, emaitzak elkarbanatuko ditugu. Batuko garenez gain, beste askok zer pentsatzen duten jakitea garrantzitsua baita.
9:50 Belaunaldien arteko elkarrizketa

BENETAN DIRA BELAUNALDIAK HAIN ALDAGAI GARRANTZITSUA KOOPERATIBETAN?
Gure egunerokoan hain presente dagoen gai hau jorratzen saiatuko gara lehen elkarrizketa honetan. Bi belaunaldi parez-pare jarriko ditugu beraien kooperatiban hau nola bizi duten ulertzeko eta bakoitzaren errealitateari lekutxo bat egiteko. Beste mundu batzuetara lehio txiki bat izango da. Klitxeetatik atera eta pertsonei buruz hitz egitea izango da gure erronka.
Lortuko dugu?
10:20 Talde lana: Nola ulertzen dugu lana?

ZER DA LANA GURETZAT?
Badakizue, entzutearekin bakarrik ez digula balio, martxan jartzeko momentua iritsi da! Eguneko lehen dinamika hau mahai-kideak gehiago ezagutzeko baliatuko dugu. Behin espazio eroso bat eraikita… zer da lana guretzat? Nekatuta gaudenez ez dugula konpromisorik hartzen entzuteaz, hau izango da konprometitzeko modua.
11:05 Hamaiketakoa
Deskantsurako tartea, gosearekin etorri! Gogoratu bakarrik daudenei koopatzen ;)
11:30 Mahai ingurua: KOOPAKETA Sarea

KOOPAKETA SAREA
Bada urte erdi lehen aldiz batu ginela KOOPAKETAN, eta ordutik saretxo bat sortzen gabiltza poliki-poliki. Gazteok kooperatibintzan asko dugulako elkarbanatzeko, ikasteko eta noski, esateko. Horren adierazle aukeratu ditugun gazte hauek. Hitz egin dezagun orainaz eta etorkizunaz!
12:00 Talde lana: Jarrai dezagun etorkizuna irudikatzen

ETORKIZUN POSIBLEAK ERAIKITZEN
Lanari itxiera eman aurretik bigarren aldiz jarriko gara elkarrekin lanean. 2040ra begira identifikatu diren gizarte erronkak jarriko ditugu erdigunean, eta galdera bakarra: nola da Kooperatibigintza erantzun bat erronka horientzat? Kooperatibako gobernantza, Etxebizitza, Gazteekin bat egingo duen eredu kooperatiboa, Jasangarritasuna eta Biztanleriaren zahartzea izango ditugu hizketagai. Zauden mahaiaren arabera, bat edo beste.
12:45 Itxiera, Kooperatiben Nazioarteko Eguna

Badoa eguna bukatzen, eta horrekin eguneko ondorio nagusi batzuk elkarbanatuko ditugu, Kooperatibigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eta etxerako lan txiki batekin itxiko dugu hausnarketa.
13:15 Kontzertu sorpresa

EZIN DA ESAN
Mokadutxoaren aurretik, musika pixka bat. Oso pozik gaude artista hau oholtzan edukitzeaz, plazerra izango da egunean zehar ikasitako eta entzundako guztia bere musikaren laguntzaz barneratzea eta gorpuztea.
13:45 Bazkaria eta hurrenarte!
Eguna borobiltzeko zerbait jango dugu batera, tripa beteta hurrengo arte!
EMAN IZENA
Kooperatibistak bai, baina orain zer?
KOOPAKETAn, zu bezalako gazteen komunitate proaktibo bat aurkituko duzu eredua birpentsatzeko eta etorkizuna eraikitzeko prest.
Plaza mugatuak, ez utzi azken momenturako!







